Skip to main content

Helduentzako bakarkako psikologia

Arrazoi asko egon daitezke pertsona batek bere bizitzako une jakin batean psikoterapiara jo behar izateko, baina kasu gehienetan oinarri amankomun bat egoten da: ezinegona eta sufrimendua. Hauek pentsamenduekin, emozioekin, adierazpen fisikoekin eta/edo portaerekin lotuta egon daitezke.

Psikoterapia sistemikoan etengabeko harremanean gauden izakiak garelaren premisarekin lan egiten da eta gure garapenean inguruneak eta inguratzen gaituen jendeak (familia, lagunak, gizartea, bikotekidea, kultura) duen eragin zuzenarekin. 

Kulunkan Psikologian segurtasun-espazio bat eskaintzea da gure helburua, ulertu, adierazi eta behar diren aldaketak egiten hasteko.

Psikoterapiak ez ditu bizitzako baldintza gogorrak aldatzen, baina gure barruan zein kanpoan babesleku bat eraikitzeko modu batean bilakatzen da, gelditu, ulertu, aldatu eta aurrera egiteko.

psikologia adultos

Lantzen ditugun zailtasunak

Zailtasunak

Gogo- aldartearen aldaketak (tristura eta asaldura)
Afektibitate- edo lan-ezegonkortasuna
Beldurrak eta fobiak
Traumak
Sexu- abusua
Loaren arazoak
Inpultsibitatea
Arazo emozionalak
Oldarkortasuna
Autoestimu baxua
Antsietatea eta estresa
Obsesioak
Depresioa
Somatizazioa
Elikadura- nahasmenduak (anorexia, bulimia e.a.)
Lan- jazarpena
Adikzioak
Beste batzuk…


Jarri gurekin harremanetan