Skip to main content

Haur eta nerabe psikologia

Kulunkan Psikologian haur eta nerabeekin lan egiten dugu Jolas Terapiaren espezializaziotik. Normalean, haurrekin lan egiterako orduan berezko eredu bat eskaintzen duen kalitatezko prestakuntza espezifikorik gabe egiten da.

Horregatik erabiltzen dugu, batez ere, jolas-terapia haiekin lan egiteko. Haurtzarorako berariaz sortutako eredua da, eta ez helduentzat sortutako eredu terapeutikoen egokitzapen soila.

psikologia-infantil

Haur bat garapen-prozesuan dago, eta jolasa prozesu horretan guztian zehar lagun izango duen zerbait da, bere komunikazio era nagusia bilakatuz horretarako espazioa eskaintzen badiogu, bederen. Jolas-terapia eredu terapeutiko bat da jolasa adierazpen eta harreman-bide gisa erabiltzen duena, eta haurrari aukera ematen diona barne-gatazkak lantzeko eta errespetuzko laguntza zintzo baten bidez osatzeko.

Psicología infantil y de adolescentes

Lantzen ditugun zailtasunak

Zailtasunak

Beldur eta fobiak
Traumak
Zailtazun emozionalak
Loaren arazoak
Esfinterraren kontrola (enuresia – enkopresia)
Jokaeraren arazoak
Inpultsibitatea
Oldarkortasuna
Lotsa
Autoestimu baxua
Antsietatea eta estresa
Depresioa
Gizarte-harremanetako eta egokitzapeneko zailtasunak
Elikadura- nahasmenduak (anorexia, bulimia e.a.)
“Eskola- porrota”
Eskola-jazarpena
Sexu- abusua eta tratu txarrak
Sare sozialen abusuak eragindako arazoak
Beste batzuk…


Jarri gurekin harremanetan