Skip to main content

Lide Treku

Lide Treku

Lide Treku Urreta naiz, jolas-terapeuta eta haur eta nerabe psikologoa Kulunkan Psikologian 2012tik. Nire lan ibilbidean haurrei arreta emateko hainbat zerbitzutan lan egin dut, hala nola Aldundian, udaletako Gizarte Zerbitzuetan edo indarkeria matxistaren biktimentzako arretan.

Erabateko errespetua eta miresmena sentitzen dut haurtzaroarekiko eta haur bakoitzak  bizitza begiratzeko eta bizitzeko duen modu bakarrarekiko. Baita ezbeharrei aurre egiteko eta beraien buruak akonpainamendu terapeutikoaren bidez sendatzeko duten barne-indarrarekiko ere.

Errespetu hori da nire lanaren oinarria, eta horrek bultzatu nau nire ibilbide profesionala norabide horretan zuzentzera, profesional gisa prestatuz eta haziz. Jolastea da nire jarduera nagusiena terapian, eta horixe da nire ikasketarik handiena, Platonek zioen bezala, pertsona bat gehiago ezagutzen baita ordubeteko jolasaldian urtebeteko elkarrizketan baino.

Formakuntza
  • Psikologian Lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (GZ02134 kol. zk.).
  • Jolas- Terapian titulatua (Play Therapy Spain eta Play Therapy International).
  • Sandplay-en formakuntza- hondarraren jolas- terapia – (Play Therapy Spain).
  • Gestalt Terapian formakuntza (Bidean Psikoterapia Humanista Zentroa).
  • Jolas- Terapia Elkarteak emandako Jolas- Terapiako formakuntzaren formatzaile-kidea.
  • Jolas-terapiako gainbegirale aintzatetsia (Asociación Española de Terapia de Juego)
  • Euskalduna (EGA).

Elia Millán

Elia Millan

Elia Millán Izagirre naiz (elkargokide zkia: GZ02282), osasun psikologoa (EHU-n lizentziatua) eta banakako, bikote eta familia psikoterapeuta (AVAPSI).

Hamabost urte baina gehiago daramatzat psikologiako arloan lanean. Lehenik, lizentziatu ostean, haur eta nerabeen babeserako eremuan jardun nuen, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat eta baita udaletxe desberdinentzako ere, eta bertan aritu nintzen hamarkada bat baino gehiago. Pixkanaka kontsultan ere lanean hasi nintzen eta gaur egun hau da nire ogibidea. Honengatik izugarri eskertua sentitzen naiz.

Psikoterapeuta bezala betebehar eta plazer bat bezala ikusten dut formakuntza lanetan  jarraitzea eta nire ezagutza eguneratzea (ikastaro, irakurketa, edota mintegiekin). Gaur egun EMDR-arekin Traumaren Klinika eta Esku-hartzean nago prestatzen. Era berean, sistemikoa izanik, garrantzia asko ematen diet inguruan ditugun eta zeharkatzen gaituzten prozesu kultural eta gizarte-elementuei, terapian txertatuz.

Jarraitu irakurtzen

Izaki iragazkorrak garen ezkero, bizi ditugun harremanek etengabeko balantze batean kokatzen dituzte gure eta besteen beharrak. Denok egiten ditugu gauzak ahal ditugun hoberen, dauzkagun erremintekin.

Terapiak leku seguru batean argi bat piztea ahalbidetzen du, hala, ibiltzeko, ulertzeko, komunikatu eta sentitzeko modu berriak ikasiz.

Euskalduna (EGA)


Leticia Antequera

Leticia Antequera

Leticia Antequera Marcos naiz, osasun psikologoa eta psikoterapeuta (elkargokide zkia GZ02165)

Madrilgo Unibertsitate Autonomoan lizenziatu nintzen 2007an. Ondoren egin nuen psikoterapia transkulturaleko formakuntza batean ezagutu nuen ikuspegi sistemikoa. Honek giza harremanak eta hauek dakarten ezinegona ulertzen lagundu zidan, eta bertan prestatzea erabaki nuen bikote eta familia terapeuta izateko.

Madrilen, haur eta nerabeekin heziketa testuinguruetan lanean hasi nintzen, ondoren haur eta nerabeen babesean lanean hasteko. Honek Gipuzkoara bizitzera etortzera eraman ninduen 2012-an, eta 10 urte egin ditut Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat haur, nerabe eta familiekin lanean. Era berean eta gaur egun, Kulunkan Psikologian jarduten dugun psikologo taldean diardut.

Jarraitu irakurtzen

Azken urteotan Trauma eta EMDR-an prestatu naiz. Erraminta hau sintomatologia eta ezinegona eratzeraino emozionalki eragin handia izan duten bizipenak lantzeko erabiltzen da.

Psikoterapia prozesua gure bizitzan dauzkagun harremanen inguruan pentsatzeko leku seguru bat bezala ulertzen dut.  Ezinegona sortu duten gertaerak gainditu eta barneratzeko, hauek garatutako emozioak kudeatuz. Komunikatu eta mugak ezartzeko, guri eta besteei. Hau guztia aurrera eramateko erramintak topatuz.

Gainditu, hazi eta aurrera egin.


Jarri gurekin harremanetan