Gaueko errekak

16596467902_b4aefc2b62_o

Gurasoentzat kezkagarri suertatzen den gauzetako bat da ohean pixa egitea. Beste gauzen artean haurrari adin batetik aurrera lotsa ematen dion zerbait delako eta haren bizitza soziala mugatzen duelako. Baita guraso horri enbarazu egiten diolako ere, maindireak garbitu, arropa aldatu eta batzuetan gauaren erdian esnatu behar delako. Sarritan hori izaten da psikologo batengana joateko arrazoietako bat. Zorionez gaueko erreka horiek beraien sintoma efektua egiten dute eta atzean zer dagoen ikusteko aukera ematen digute.

Jaiotzen garenean gure behar fisiologikoak beharra sentitzen dugun momentuan eta lekuan egiten ditugu. Gero adin jakin batetik aurrera, 2- 3 urte normalean, pixa eta kaka kontrolatzen ikasten dugu esfinterren kontrolaren bidez, itxi eta iriki ariketaren bidez. Behin ikasten dugula, hasiera batean isurialdiak egoten badira ere, atzera bueltarik ez duen zerbait da. Kasu oso urrietan gerta liteke haurrak ez ikastea esfinterrak kontrolatzen eta 5 urterekin oraindik ere inoiz ohean pixa egiteari utzi ez izana. Horrelako kasuetan medikuarengana jo behar da maxkuriaren arazoren bat dagoen baztertzeko. Horregatik da hain garrantzitsua jakitea haurrak pixa edo kaka gainean egiten duenean bere ikasketa prozesuaren barruan dagoen, oraindik erabat ikasi ez duelako, edo noizbait ikasi zuen eta denbora bat geroargo, urte bete edo gehiago, berriro ere kaka edo pixa egiten hasi den txikiagoa zenean bezala.

Eta zergatik da garrantzitsua? Ba horrek adieraziko digulako bere bizitzan emozionalki eragiten ari dion zerbait gertatzen ari den edo ez. Pixa eta kaka kontrolatzeko prozesuaren baitan normalak dira gora beherak, ikasketa prozesu guztietan gertatzen den bezala. Kaka eta pixa isurketa hori kontrolatzen ikasi eta denbora batera ematen denean, ia beti haurrarentzat garrantzitsua den gertakari baten ondorioz ematen da. Haurra bere gorputzaren bidez hitz egiten ari zaigu, bere barne emozionalean zerbait ez doala ondo adierazten. Gertakari hori era askotakoa izan daiteke: neba- arreba baten jaiotza, eskola aldaketa, gurasoen banantzea, beldurren bat, bullyinga e.a. Baina pixa edo kaka egite hori beti ere atentzio deitze bat da, haurrak inkontzienteki igortzen duen S.O.S. mezu bat. Irakurtzen jakitea besterik ez dugu behar haur horri laguntzeko.

Horrelako egoeren aurrean ez da inoiz haurra zigortu edo barre egin behar. Zer gertatzen zaion ulertzea da helduon betebeharra, eta gainditze prozesu horretan profesional kualifikatu baten laguntza eskatzea.

Zergatik edo hargatik gauza da gaueko erreka horiek haurraren lagun ezkuturik handienak direla.

 

Lide Treku Urreta,

Haur eta nerabe psikologoa.

Esta entrada fue publicada en Psicología niños/ adolecentes. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s