Sar dadila kalabazan

3804850671_1f3dc77b38_o.jpg

Kontatuidazu berriro! Zenbat aldiz entzungo genuen esaldi hau. Guk txikitan esan genuelako edo guri haur batek esan digulako noizbait. Seguruenik historiaurretik datorren esaldi bat da, esaldi oso oso zaharra. Gure transmisio kulturalean ahoz kontatzen direnak belaunaldiz- belaunaldi transmititzen joan dira eta ikaskuntzak eta oroimen kolektiboa hala mantentzen joan dira. Eta ipuinek zein garrantzi dute, ba? Haurtzaroari buruz ari bagara, guztia.

Batzuetan helduok haurtzaroa ulertzen ez dugulako ez ditugu gauzak haurrak gineneko prismatik begiratzen eta haurtzaroan egiten eta esaten diren gauzak tentelkeriak iruditzen zaizkigu, haurren gauzak. Ahaztu egiten zaigu, ordea, haurtzaroak pertsona baten hezurdura psikologikoa eraikitzen duela.

Ipuinak beste mundu ezezagun bat ezagutzeko aukera dira, haurrarena ez den bizitza beste baten bidez bizitzeko aukera, imaginazioa martxan jartzeko abiapuntua… Segurtasuna ematen die, enpatia bultzatzen dute, mezu hezitzaileak ematen dituzte, inkontziente kolektiboan txertatuak ditugun sinboloak aktibatzen dituzte, giza gatazken inguruko irakurketa sakonak eskaintzen dituzte.

Duten potentzialaren arrazoia haurraren hizkuntza eta kodigo berdinean idatziak daudela da. Hau da, istorio bat gertatzen da protagonista batzuekin, gaiztoak eta onak, gatazka bat gainditu behar izaten dute eta oztopoak igaro eta gero gatazka ebatzi egiten da eta ikasketa edo alegia ematen da. Haurrak ipuinarekin batera ikasten du era inkontziente batean; lehenengo protagonista hauetako batekin identifikatzen da, gero gatazkarekin aurkitzen da eta ondoren gatazkari aurre egiten dio. Ikasketa hau bere barnean integratzen du eta bizitzari aurre egiteko balio dio eta gatazkak identifikatzeko edo erantzun ezberdinak emateko. Bere barnean dauden emozio eta sentimendu desordenatuak ordenatzeko balio dio. Bere emozio positiboak pertsonai “onetan” proiektatzen dituelako, eta emozio negatiboak, berriz, pertsonai “gaiztoetan”. Alegia, edo bere inkontzienteak ematen dion irtenbidea, pertsonai jakintsuen bidez adierazten dira.

Eta haur batek, behin eta berriro entzun nahi izango du beretzat esanahi garrantzitsua duen ipuin hori, bere barnean integratzeko behin eta berriro bizi behar izaten baitugu bizipen bat haur eta helduek. Beraz, eskuzabalak izan gaitezen eta lagundu iezaiogun esperientzia integratzen ipuina behin eta berriro kontatuaz.

Ah! Eta az ahaztu, ipuinak azkenean gatazkari irtenbide bat ematea garrantzitsua dela, hor aurkitzen baita ipuinaren potentzialtasuna.

Eta hala bazan eta ez bazan, sar dadila kalabazan.

Lide Treku Urreta,

Haur eta nerabe psikologoa. Jolas Terapian espezialista.

Esta entrada fue publicada en Psicología niños/ adolecentes. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s